menu.skipToMain

6BEREIZKETA-GRADU

Elkarrengana hurbiltzeko 
hamaika arrazoi

8.000 milioi biztanle garen mundu honetan, 5 pertsonak bakarrik bereizten zaituzte planetako beste edozein biztanlerengandik. 6 bereizketa-graduen teoria ezagunaren arabera, 5 pertsonaren bidez, lotura izan dezakegu pertsona ospetsuekin ere; adibidez, Obama, Rosalia, Aita Santua edo Vandana Shivarekin, bai eta Peruko nekazari batekin, edo Bangladesheko ehungintzako langile batekin, Kolonbiako giza eskubideen defendatzaile batekin edo Ghanako ikasle batekin ere. Buruak eztanda egin ez badizu, egiazta ezazu!

AURKITU NORAINOKO BEREIZKETA-GRADUA DUZUN...

Dalila Arguetaren erretratua

DALILA ARGUETA

Isa Álvarez Visporen erretratua

ISA ÁLVAREZ VISPO

Justine Masikaren erretratua

JUSTINE MASIKA

Greta Frankenfelden erretratua

GRETA FRANKENFELD

Helena Maleno Garzonen erretratua

HELENA MALENO GARZÓN

Egiaztatu duzun bezala, gizakien arteko lotura ez dute distantzia handiek galarazten, ez hizkuntza- eta kultura- aniztasunak, ez maila sozioekonomikoek ere. Hala ere, paradoxikoa dirudien arren, sortu dugun munduak gizakien arteko desberdintasunak eta giza eskubideak urratzea eragiten du. Pertsona guztiok ez dugu bizitza duina bizitzeko aukera bera izaten. Baina bada albiste on bat: errealitate hori alda dezakegu.

Euskadiko lankidetza-politikek eta garapenerako GKE-ek hamarkada asko daramatzagu balantza orekatzen, guztiontzat eta leku guztietan gizarte bidezkoagoa eraikitzeko. Bai instituzioek, bai gizarteak ere, lan egin behar dugu guztiok ukitzen gaituen errealitate hori orekatzeko. Izan ere, gizartea ukitzen duen horrek ukitzen zaitu zu, ukitzen nau ni, eta ukitzen du mundua. Beste errealitate batzuk ezagutzea eta Euskadik munduan duen zeregina ezagutzea da aldaketaren partaide izateko lehen urratsa.

ZERK URRUNTZEN GAITUEN

Badakigu hainbat faktorek bereizten gaituztela mundu guztiarentzako bizitza duina eta bidezkoa lortzetik.

01PREKARIETATEAK ETA AUKERA FALTAK
02POBREZIAK ETA DESBERDINTASUNEK
03INDARKERIAK, GERREK ETA GATAZKA ARMATUEK
04NAHITAEZKO MIGRAZIOEK
05LARRIALDI KLIMATIKOAK
06GENERO-DESBERDINTASUNAK

2030 AGENDA Euskadin

2015. urtean, Nazio Batuetako 193 herrialdeek erabaki zuten mundu bidezkoago, ekologikoago, oparoago eta baketsuago baterako urrats sendoa egitea. 2030 Agenda ezaguna onartu zuten, 2030an lortu behar diren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritua. Haien xedea da mundu eta bizitza jasangarria lortzea eta pobrezia errotik kentzea.

Erronka hori mundu osoko gobernuentzat da, baina gure hurbileko instituzioentzat ere bai, hala nola gobernu autonomikoarentzat, foru-aldundientzat eta udalentzat. Gainera, enpresak, unibertsitateak, gizarte-eragileak edo era guztietako erakundeak inplikatzen ditu mundu osoan, eta, jakina, bai eta pertsona guztiak ere.

Garapen Jasangarrirako funtsezko Helburu bat: 17.a

Planeta bidegabe batean bizi gara: desoreka handiak jasaten ditu, eta giza eskubideak urratzen dira. Hori aldatzeko, 17. helburu horrek proposatzen du munduan aliantza sendoa egitea, besteak beste, balantza justizia sozialerantz orekatuko duen garapen jasangarria lortzeko eta herrialde garatuenek munduko eremu pobretuenekin batera lan egiteko konpromisoa betearazteko. Horretarako, nazioarteko lankidetzara bideratuko da beren barne-produktu gordinaren % 0,7, giza eskubideak bermatzen eta pobreziarekin eta desberdintasunekin amaitzen laguntzeko.

2030 Agendak berriro jarri du mahai gainean nazioarteko lankidetzara % 0,7 hori bideratzeko nazioarteko konpromiso historikoa betetzeko beharra; euskal herritarrek duela hamarkada batzuetatik babestu dute konpromiso hori, eta instituzio publikoei betetzeko eskatu diete.

7% helburu · 0,7

EUSKADIKO LANKIDETZA-AURREKONTUAK URTEETAN ZEHAR

Herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromiso historikoak eta Lankidetzaren Euskal Legeak adierazten dute Euskadiko instituzioek beren BPGaren % 0,7 bideratu behar dutela lankidetzara.

Azken hamarkadetan, Euskadiko instituzioak erreferentzia izan dira nazioarteko lankidetza-politiketan, bai horretarako jarritako kopuruengatik, bai planteamendu eta ikuspegi berritzaile eta eraldatzaileengatik ere.

Hala ere, lidergo-posizioa galtzen ari dira gaur egun, helburu horretarako aurrekontua lehengoan geldirik dagoelako, ez aurrera ez atzera, eta oso urrun geratzen ari direlako nazioarteko elkartasunean inbertitzeko duten benetako gaitasunetik.

%0.7
Eusko Jaurlaritza%0.38
%0.7
Eusko Jaurlaritza
Arabako Foru Aldundia%0.26
Arabako Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia%0.34
Bizkaiko Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia%0.41
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gasteizko Udala%0.93
Gasteizko Udala
Bilboko Udala%0.39
Bilboko Udala
Donostiako Udala%0.36
Donostiako Udala
Pertsonak eskuak altxatzen

Eta zerbait gertatzea desiratu beharrean, nahi duzuna gertatzea lortzen baduzu?

BATERAKO LANAREN IRAGANARI, ORAINARI ETA ETORKIZUNARI BEGIRA

Estatuan, zenbait autonomia-erkidegotan handitu egin da lankidetza-inbertsioa; Euskadin, berriz, geldialdi kezkagarria dago.

Europari begiratzen badiogu, kontinentean txikienetakoa da 2020an Euskaditik nazioarteko lankidetzara bideratutako zenbatekoa (% 0,15), Europako batez bestekotik oso urrun (% 0,50), eta Nazio Batuen konpromisotik are urrunago (% 0,7).

22.631.840€
66.901.540€
71.983.760€
32.150.904€
55.293.798€
65.000.000€
46.533.177€
50.505.959€
51.725.598€
8.313.188€
16.012.502€
18.018.457€
47.333.623€
23.740.344€
24.768.397€

GUZTIAK BATERA

Pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen politika bat. Mundua irauli nahi dugu, eta inor baztertuko ez duen gizarte justuagoak eraiki; beraz, pertsonen eta planetaren zerbitzurako politikak behar ditugu. Helburu hori lortzeko, guztiak batzen du.

GGKEak

Funtsezko pieza gara lankidetzarako euskal politiketan.

HERRITARRAK

Guztiok gara munduan ikusi nahi ditugun aldaketa sozialen protagonistak.

INSTITUZIO PUBLIKOAK

Zertan hobetzen dute pertsonen bizitza lankidetza-politikek?

Erakunde publikoek mundu bidezkoagoa eta jasangarriagoa sustatzeko nazioarteko lankidetza bultzatzen duten legeak sustatu behar dituzte. Alde horretatik, Eusko Legebiltzarra Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Lege berri bat izapidetzen ari da, erronka globalei eraginkortasunez erantzuteko asmoz. Euskadik herrialde pobreekiko duen konpromiso solidarioa indartuko du, itunak sustatuko ditu, eta koordinazioa eta finantzaketa hobetuko ditu. Helburua da finkatutako aurrekontuaren % 0,7 nazioarteko lankidetzara bideratzea, Euskadiko Barne Produktu Gordinaren % 0,7ra hurbilduz, Nazio Batuen eta 2030 Agendaren agindua betetzeko.

BEREIZKETA GRADU 
El Salvadorko Kolektiba Feminista
El Salvadorko Kolektiba Feminista

MUNDUA ERALDATZEKO 5 PROPOSAMEN

Nazioarteko garapenerako eta lankidetzarako GKEak mundua eraldatzeko egiten ari gara lan, gure ingurune hurbilenetik abiatuta. Eskala globalean aldaketak lortzen dituzten haziak ereiten ditugu. Hona hemen gure proposamen batzuk munduaren norabidea aldatzeko eta beste gizarte-mota bat eraikitzeko